2013-03-05

Koaderno Handia



Agota Kristof

ALBERDANIA, 219.or.


Bi anaia bikien ikasketa-prozesua kontatzen digu Agota Kristofek. Liburuak jakin-mina pizten du eta erakarri egingo zaitu eta ez beti xarmagatik. Harrigarria egingo zaizue haur biek gerrari aurre egin eta bizirik irauteko duten gaitasunak. Gogorra da sarritan bere kontakizuna, eta gogortasun horrek talka egiten du haurrek istorioa kontatzeko duten modu xaloarekin.
Irakurketa amaitu eta gero, pentsakor lagako zaituen liburu horietako bat da Koaderno handia

1 comentario:

  1. Euskeraz irakurri dudan liburu onena iruditu zait.
    oso erraz irakurtzen den liburua da eta oso gogorra da.
    Liburu hau gomendatzen dut asko gustatu zaidalako.

    ResponderEliminar