2013-03-05

Zoaz Infernura, Laztana



Anjel Lertxundi
ALBERDANIA, 179.or.


Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko. Etengabe jasango ditu emakumeak honelakoak:  “Puta zaharra, diotso Tomasek. Hitzekin batera patarraren kiratsa iristen zaio Rosari”.

Koaderno Handia



Agota Kristof

ALBERDANIA, 219.or.


Bi anaia bikien ikasketa-prozesua kontatzen digu Agota Kristofek. Liburuak jakin-mina pizten du eta erakarri egingo zaitu eta ez beti xarmagatik. Harrigarria egingo zaizue haur biek gerrari aurre egin eta bizirik irauteko duten gaitasunak. Gogorra da sarritan bere kontakizuna, eta gogortasun horrek talka egiten du haurrek istorioa kontatzeko duten modu xaloarekin.
Irakurketa amaitu eta gero, pentsakor lagako zaituen liburu horietako bat da Koaderno handia