2014-02-05

Ortzadarra sutan

Fernando Morillo

ELKAR 179.or.


Fernando Morillok berak esanak:
“Bi garai, bi plano eta zortzi protagonista. Gazteak dira lehen planoan (18 urte dituzte), ez hain gazteak bigarrenean (15 urte joan ondoren, 33 urte inguru dituzte guztiek).

Bi garaien arteko ametsak, ezinak eta nahiak aztertu nahi nituen. Hasierako indar itsua eta eroa, geroko errutina-zama eta neurritasuna. Eta betiko ezegonkortasuna eta kontrolik eza. Zaila da bizitza hesi baten barruan gordetzea, eta zentzugabekeria guztiak hala jarraituko duela pentsatzea. Tximeleta-sare batez haizea harrapatu nahi izatea bezala”.

Dena sutan




Suzanne Collins

Alberdania

Katniss eta Peeta bizirik eta garaile aterako dira Gose Jokoetatik, baina nahi gabe izan bada ere, horretarako erronka handia jo diote Snow presidenteari eta ez da mendekatu gabe geratuko: Hirugarren mende laurdeneko ospakizunetan parte hartu beharko dute, baina ez beraiek uste bezala.
Bien bitartean barrutietan matxinadak gertatzen ari dira eta Katniss da itxaropena ematen diena.


Lehenengoa gustatu bazitzaizun, hau irakurtzen ere gozatuko duzu… eta oraindik bada hirugarren bat. 

2013-12-10

Gose Jokoak (The Hunger Games)

Suzanne Collins

Alberdania


Panem herrialdeko agintariek urtean behin Gose Jokoak antolatzen dituzte, herri xeheak ahantz ez dezan zer gertatzen zaien matxinatzen diren barrutiei.
74. Gose jokoak dira eta barruti bakoitzak gazteak aukeratzeko zozketa egiten du. 12 barrutian Prim neskatoari tokatuko zaio, baina ahizpa nagusiak, Katnissek, bere lekua hartuko du.

Boterea, estatu kontrola, maitasuna, bizi-irauteak dakartzan ondorioak… gai guzti horiek agertzen dira akzioz betetako liburu honetan.


Irakurri eta pentsatu: ez zaizu damutuko!

2013-10-23

Ezer ez



Janne Teller

Alberdania, 2012


Eskolako lehen egunean hauxe esaten die Pierre Anthonek ikaskideei: “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea”. Eskola utzi eta aranondo batean gora igota oihuka hasten da ikasi duena aldarrikatzen. Hala ere, bere lagunek erakutsi nahi diote bizitzan badirela gauza garrantzitsuak, eta beraientzat garrantzi handia duten gauzak pilatzen hasten dira  zerrategi abandonatu batean.

2000. urtean Danimarkan Ezer ez argitaratu zenean, eztabaida ugari sortu zen hango gizartean, planteatzen dituen galdera moralak direla eta. Zer da garrantzitsua? Ezer ez bada, zertarako ikasi, zertarako egin ezer? Zerk egiten du garrantzitsua izatea?


Debekatua izan zen hasieran. Hala ere, gaur egun nahitaezko irakurketa da hango eskoletan. Norvegian, Frantzian eta Alemanian ere antzeko bidea egin du.

Maitagarrien belarrak

Sebastian Perez

Ibaizabal, 2011


Liburu dotore hau errusiar botanikari ospetsu baten egunkari sekretua da: Aleksandr Bogdanovitchena. Aleksandr Broceliandeko oihanera abiatuko da Rasputinen aginduz  hilezkortasunaren elixirra egiteko landare bila. Baina baso ospetsu horretan landareak baino izaki bereziagoak aurkituko ditu eta Aleksandren bizimodua eta sinesteak aldatuz joango dira.
Aleksandren ikerlan baliotsua, argazkiz, marrazkiz, gutunez, egunkariko artikuluz eta testigantzez ilustratua dago.

Album honen edertasuna paregabea da. Irakurri eta begiak gozatu.

Aire Beltza

Agustin Fernandez Paz

ELKAR, 2004



Psikiatriko batean dago Laura Novo, shock egoeran: inguruari ez dio kasurik egiten eta dena ahazturik du. Psikiatra gazte batek haren arimaren baitan sartzea lortuko du, horretarako idazteko aginduko dio. Baina ez batak ez besteak sumatzen dute errealitate ezezagun eta izugarri bati zabaldu diotela atea. Liburuak aurrera egin ahala beldurraren airea handituz joango da.

2013-04-11

Zonbi bat San Mamesen



Fernando Morillo

Su gazte saila, 143or.

 

Inork ez du zonbietan sinesten bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro Iturrigorrigoikoerrotaberrikoetxea Pui izeneko gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez,  nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan! Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da.

Zonbiak Athletic-eko partidu batean ere jokatuko du, belarriak jango ditu eta  Metroan ere sartuko da...: ihesean ibiliko dira Bilbon zehar abentura komiko honetan.