2014-02-05

Ortzadarra sutan

Fernando Morillo

ELKAR 179.or.


Fernando Morillok berak esanak:
“Bi garai, bi plano eta zortzi protagonista. Gazteak dira lehen planoan (18 urte dituzte), ez hain gazteak bigarrenean (15 urte joan ondoren, 33 urte inguru dituzte guztiek).

Bi garaien arteko ametsak, ezinak eta nahiak aztertu nahi nituen. Hasierako indar itsua eta eroa, geroko errutina-zama eta neurritasuna. Eta betiko ezegonkortasuna eta kontrolik eza. Zaila da bizitza hesi baten barruan gordetzea, eta zentzugabekeria guztiak hala jarraituko duela pentsatzea. Tximeleta-sare batez haizea harrapatu nahi izatea bezala”.

8 comentarios:

  1. Ortzadarra Sutan 3.pertsonan idatzitako eleberria.(Prosan egindako narrazio luzea)).Zortzi neska-mutilek (Alex, Haritz, Imanol, Julen(Bronto),Alazne, Mirari, Irene eta Arantxa )dituzten bizipenak kontatzen dira. Ilusio eta aldaketa ugari gertatzen dira istorioan zehar. "Begiak ireki orduko,dena aldatu egin da".

    Istorio hasieran,Alexen tontakeriak,koadrilen astakeriak, sexua, jeloskorkeria, maitemintzearen fasea, gatazkak eta bestekoak dira nagusi,baina denbora pasa ahala,Alexek lagunei tumore bat garunean detektatu ziotela komentatzen die, eta tumorearen ondorioz hau ulertu zuen: "Bizitza motza da, eta a tope bizi behar dugu” arrazoi hori izan zen hainbat astakerien errudun.

    Gehien gustatu zaidan atala Putiurreko txokoan gertatukoa izan da.Kontua da, Alexek Mesalina izeneko neska dotore eta ederra ekartzen duela lagunentzat, eta hauek tonto samar geratzen dira aurkitutakoarekin.

    Parte tristea ere izan du: “Autoa gelditu eta Mirari negarrez dago.Bizitza ortzadar erraldoi bat dela esaten dio Julenek. Beraiek ortzadar horren zati bat dira. Mirarik euren ortzadarra nola dagoen galdetuta, Julenek sutan dagoela erantzuten dio".

    Liburua asko gustatu zaidan arren,agerian usten duen esaldi honekin identifikatuta sentitu naiz.
    “Ez zagok sekreturik, Imanol. Edo hanka sartzea. Hori bakarrik. Hanka sartzea eta berriro sartzea. Esan behar ez diren hitzak, egin behar ez diren okerrak... Ez gauza haizela uste izan arte. Baina horrela, pixkanaka-pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz. Egunen batean heure buruarekin gustura hagoela konturatuko haiz. Ba al dakik zer den hori?
    (Funtsean,erabakiak hartu behar dira,batzuk txarto atera arren).

    Aipatzekoa da,amaiera tristea duela. Bat-batean eztanda bat entzuten da eta ermita sutan hasten da. Denek ihes egitea lortzen dute; denek Alex izan ezik, honek bertan geratzea erabakitzen du.

    Laburbilduz,sexua ez da beti maitasunaren ordezkari, nahiz eta batzuetan guk gazteok hori kontutan izan ez.

    Iker Elustondo Quiñones (3A)

    ResponderEliminar
  2. Ortzadarrak sutan liburua neska-mutil lagunen talde bat da eta udan Donostira joaten dira oporretan. Bertan gauza asko gertatzen dira... haserreak, sexua...eta berriro herrira etortzean gutxinaka banantzen dira lagunak. Urteak pasa eta Alexek talde horreko lagun bat eliza batean elkartzen ditu eta estandak egoten dira. Alex elizaren barruan geratzen da eta beste lagunak kanpora atzeratzen dira salbatzeko.
    Liburua interesgarria iruditu zait eta atal interesgarriena eliza sutan ipintzen denean da, nire ustez. Gomendagarria da eta espero dut niri horrelakorik inoiz ez gertatzea.

    Ainara Amilibia (3A)

    ResponderEliminar
  3. Gure ustez, liburu hau oso gomendagarria da gazteentzako. Gai interesgarriak jorratzen dituelako, eta bertan kontatzen diren gertaerekin identifikatuta senti gaitezkeelako. Hainbat gai ageri dira, adibidez: amodioa, lagunen arteko arazoak, alkohola, sexua, gaixotasunak...

    Laburbilduz, liburu hau nahiko errealista da eta gauza berriak erakusten dizkizu.

    Alazne Goikoetxea, Ainhoa Horrillo eta Eider Gonzalez 3A

    ResponderEliminar
  4. Liburu hau hainbat urte desberdinetan kontatuta dago, gazteak zirenean hasten da, eta helduak zirenean amaitzen da. Asko gustatu zaigu gasteentzako oso gomendagarria delako, oso sinesgasrria delako, azken zatia kenduta, eta askoren lehenengo aldirako erabilgarria iruditu ahal zaio. Daukan izenburua ez zaigu apropasa iruditzen, bakarrik amaieran agertzen delako. Interes gehian sortu digun zatia Alaznek eta Imanolek etxean bakarrik geratzen direnean da, eta Alaznek Imanoli galdetu zionean ea zenbat denbora behar zuen zakila gogortzeko. Liburuarekin identifikatutak zentitu gara. Liburu honen gai nagusia sexua dela uste dugu, eta amaiera ez zaigu asko gustatu, oso sinesgarria ez delako, baina intriga asko sortu zigun. Laburbilduz, oso liburu ona iruditu zaigu, eta edonori gomendatuko genioke.

    Jon Gómez eta Itsaso Gorostegui 3.A

    ResponderEliminar
  5. Liburu hau bi hitzetan definituko genuke: txundigarria eta gehiegizkoa.
    Espero ez dituzun gauzak aurkituko dituzu, baina soberan dauden gauza asko ere bai.
    Ea gomendatuko genukeen? Bai. Azkenean, liburu bat da, hortaz, istorio bat kontatzen du eta istorio guztiek merezi dute irakurtzea.

    Nekane Cantero eta Maialen Delgado 3.A

    ResponderEliminar
  6. Liburua oso aspergarriua iruditu zaigu irakurtzeko oso zaila eta liburu oso handia delako. Istoria ez zaigu oso interesgarria iruditu ere ez, eta ez ditu barregarrizko momentu askorik. Barregarrizko momentu bakarra Haritzeri gay bat sartzen dionean diskotekan. Liburu honen gai nagusiak sexua eta adiskidetasuna da, baina beste gai batzuk ere haipatzen dira. Liburu hau ez dugu gomendatzen, eta irakurri behar baduzu oso aspertuta egon behar zara.

    Lander Elkorobarrutia eta Joritz Iglesias (Jotas) 3.A

    ResponderEliminar
  7. Liburu hau dibertigarria eta interesgarria iruditu zaigu. Hasieran bi partetan bananduta dago gazteak zirenean eta ondoren nagusiagoak zirenean. Alex putero sutsua zen eta beti txortan zebilen, besteak normalak ziren. Amaiera aldatu egingo genuke eta ez genuke eliza erreko.
    LANDER REVUELTA ETA ARITZ ETXEBERRIA

    ResponderEliminar
  8. Liburu hau ez da gaizki egon, gauza batzuk ez dirudite errealak, adibidez; 8 pertsonako kuadrila baten ia denak elkarrekin egon eta txortan egin dute.
    Liburuan aipatutako gaiak interesgarriak dira, adiskidetasuna eta batez ere sexua. Gure adinerako gai potoloak dira honek, beraz gogoa jartzen badiogu, gustora irakur genezake.
    Ez zaidana asko gustatu amaiera izan da, ez nuen horrela espero.

    Jeanne Mendoza, 3.A

    ResponderEliminar