2013-10-23

Aire Beltza

Agustin Fernandez Paz

ELKAR, 2004



Psikiatriko batean dago Laura Novo, shock egoeran: inguruari ez dio kasurik egiten eta dena ahazturik du. Psikiatra gazte batek haren arimaren baitan sartzea lortuko du, horretarako idazteko aginduko dio. Baina ez batak ez besteak sumatzen dute errealitate ezezagun eta izugarri bati zabaldu diotela atea. Liburuak aurrera egin ahala beldurraren airea handituz joango da.

8 comentarios:

  1. Liburu hau pizka bat liosoa egin zitzaidan, istorio printzipalaren barruan beste istorio sekundarioak zeudelako.Orokorrean liburua guztatu zait, baina amaiera ez nuen ulertu oso ondo.

    ResponderEliminar
  2. Liburua oso gomendagarria iruditzen zait, irakurtzeko interesantea eta gehioago jakitera eramaten zaituena. Misterioa hasieratik sartzen dizu gorputzean, eta ea destinoa bat dugun denok edo ez pentsa egin dizu liburuan zehar.

    ResponderEliminar
  3. Aire beltza liburua nahiko luzea izan arren bizitzaren abenturen errealitatea oso ongi idazten du idazleak.Hasiera ez da oso interesgarria nahiko bizkor aspertzen zara ,baina amaiera oso ineresgarria da

    ResponderEliminar
  4. Liburua orokorrean nahiko ondo dago entretenigarria delako, baina zaila da ulertzeko. Liburuaren istorioa ez zait asko gustatu, baina buruari bueltak eman dizkiot esaldi honegatik: ezerk ez du garrantzirik. Liburu honekin ulertu dudana bizitzak garrantzia duela da, nahiz eta protagonistak horrela ez pentsatu.

    ResponderEliminar
  5. Liburu honek psikiatrikoe asko pentsarazi dit. Hor barruan dauden pertsonen bizimodua nola den edota nola dauden, eta ea hor barruan sartzea mesedegarria den.

    ResponderEliminar
  6. Liburua orokorrean ez zait gustatu. Istorioa ez dago gaizki baina batzuetan hau jarraitzea oso zaila zen. Denboran salto asko egiten ditu eta horrek ez du bat ere laguntzen. Laburpena irakurtzean ondo egongo zela pentsatu nuen baina kontrakoa gertatu zait.
    Ez dut liburua gomendatzen. Liburu denda batean ikusiko banu liburu hau ez nuke erosiko ez zaidalako erakargarria iruditzen.

    ResponderEliminar
  7. Niri liburua ez zait batere gustatu. Nire ustez, idazleak beldurrezko liburu bat idazten saiatu, baina argi dago ez duela lortu. Nik ez diot buruari bueltak eman zoria existitzen den edo ez pentsatuz. Gainera, Pizti Handiaren istorio hori ez zait batere zinesgarria iruditu eta absurdoa irudcitu zait.

    ResponderEliminar
  8. Liburua ez zait gehiegi gustatu, sineskeria kontuetan asko sartzen da eta. Liburuaren zati batzuk ez dira erabat interesgarriak, soilik sikologia pixkat azaltzen duen puntua. Liburuko pertsonaiek burutzen dituzten ekintzak nahiko faltsuak dira, pertsona batek errealitatean ez zuen berdin egingo. Zati batzuk interesgarriak izan dira, beraz, ez zait gustatu baina ez dago hain gaizki.

    ResponderEliminar