2013-10-23

Maitagarrien belarrak

Sebastian Perez

Ibaizabal, 2011


Liburu dotore hau errusiar botanikari ospetsu baten egunkari sekretua da: Aleksandr Bogdanovitchena. Aleksandr Broceliandeko oihanera abiatuko da Rasputinen aginduz  hilezkortasunaren elixirra egiteko landare bila. Baina baso ospetsu horretan landareak baino izaki bereziagoak aurkituko ditu eta Aleksandren bizimodua eta sinesteak aldatuz joango dira.
Aleksandren ikerlan baliotsua, argazkiz, marrazkiz, gutunez, egunkariko artikuluz eta testigantzez ilustratua dago.

Album honen edertasuna paregabea da. Irakurri eta begiak gozatu.

13 comentarios:

  1. MAITAGARRIEN BELARRAK:
    Liburu hau lehenengo pertsonan idatzita dago eta narratzaile orojakilea da.
    Historioa Brocelandian (Bretaña) igarotzen da. Historioa beste mende batean igarotzen da, bi urteetan (1914 eta 1915). Nire ustez gai nagusia maitasuna da, Alexandr (protagonista) Brocelandiara joaten da hilezkortasuna ematen duen landarea bilatzera joaten da, bere emaztea eta bere alaba San Petersburgon uzten, eta eskutitzak elkar bidaltzen dituzte. Daukan izenburua oso egokia da narrazio honetako eta liburua oso sinesgarria da, benetan maitagarri hitza entzuten duzunean, liburua sinesezina dela pentsatzen duzu, baina liburu honek salbuespen bat da. Hasieran ume txikientzat dela iruditzen du, baina irakurri ondoren, gure adina dauzkaten umeentzat edo guk baino nagusiago diren neska-mutilentzat dela iruditzen zait.
    Jon Gómez 3.A

    ResponderEliminar
  2. Liburu hau ez zait asko gustatu,oso sinplea iruditu zaidalako.Ez da oso erraz ulertzen,orduan ez dut gomendatzen gure adineko neska-mutileei,baina hala ere,interesgarria iruditu zait.Portada ikusten duzunean ez duzu espero barruan ipintzen duenaraken,baina lehen izan dudanez,enteresgarria eta entretenigarria iruditu zait.
    Nire ustez,oso itxura ona du,argazkiak,irudiak,...
    Liburu hau,liburu gutxik eukitzen duten gauza batzuk ditu,adib:gutunak,egunkarria,...
    Laburtuta:ez zait gustatu,baina egia esanez gomendatzen dut!!!

    ResponderEliminar
  3. Liburua ez zait oso ona iruditu, ideia ondo dago, baina ez da liburu bat hartzen duzuna eta atentzinoa deitzen duena. Nire ustez, egileak imaginazio asko izan dute liburuaren formatuarekin. Ez da irakurtzeko oso erraza, letra aldaketa asko ditu eta gustokoago ditut misterio gehiago dituzten liburuak. Gehien gustatu zitaidana Brocelandiako basoa benetako delako eta istorio hau benetako antzeko istorio batean oinarrituta dagoela. Liburu honen ilustrazioak ikaragarriak dira eta liburua irakurtzea errezagoa egiten dute. Ez zait oso liburu ikaragarria diruditu bere edukiagaitik, baina bai bere ilustrazioengaitik eta eman nahi diren ideiengaitik.
    René Bernal 3.B

    ResponderEliminar
  4. LIburu hau hasieran interesgarria iruditu zait. Erraz irakurtzen da ,baina ulertzeko zaila irudita zait. Polita da, ez da beste liburuak bezalakoa argazkiaz, gutunak, egunkari zatiak...ditu. Zatirik misteriotsuena ohianenan galtzean gertatzen da, gertaerak egunkari zatien bidez adierazten dizute. Amaiera libre usten du eta guk gure erara interpretatu dugu.
    Helduentzako gomendagarria da.

    MIREN SAMPER ETA ANNE BENITEZ 3.B

    ResponderEliminar
  5. MAITAGARRIEN BELARRAK:
    Liburu hau irakurtzeko erreza iruditu zaigu, Alexandr-en historia asko gustatu zaigu eta zinezgarria dela pentsatzen dugu. Alexandr botanikoa da eta Rasputin hilezkortasunaren elixir bat bilatzeko esaten dio, Alexandr Broceliandeko ohianera joaten da landare honen bila. Hasiera batean, hartzen zituen landareak zatitzen zituen eta Rasputineri bidaltzen zizkion, baina denborarekin, landare haietaz pena sentitzen hasi zen eta Rasputineri ezer ez esatea hilezkortasunari buruz erabaki zuen, Rasputin bere familia hiltzearekin mehatxatu zuen. Azkenenan, Alexsandr bere familiarekin ihes egin zuen. Itxuraz ume txikientzat iruditu zitzaigun baina, irakurri eta gero gu baino nagusientzat iruditzen zait, 30 urtekoak edo naguziagoak.
    Paola eta Iker 3.B

    ResponderEliminar
  6. Liburu hau aspergarria batzuetan eta interesgarria beste batzuetan iruditu zait, hau da, liburua orokorrean aspergarria da, momentu zehatz batzuetan atentzioa erakartzea lortzen du, baina ez du liburuetan bilatzen dudan zera hori betetzen: liburua irakurtzeari ez uztearen nahia.
    Aipargarria da liburua ume txikientzako iruditzen bada ere, liburua ez dela izan horrela, gure adinerako edo nagusientzako delako. Liburu hau disfrutatzeko ondo ulertu behar da (ez da izan nire kasua), lerro artean irakurri behar da protagonistaren bilakaera ondo ulertzeko.
    Beste gauza aipagarri bat bere marrazkiak dira. Oso politak eta oso ondo eginak daude.
    Nekane Cantero 3A

    ResponderEliminar
  7. Kaixo, irakurleok;
    Liburu hau ez zaigu gustatu, kanpotikan polita da, baina irakurtzen hasterakoan zaila izan da ulertzeko. Liburu soso eta aspergarria diruditu zaigu. Agur handi bat musu erraldoi batekin.
    Aritz eta Lander. E.

    ResponderEliminar
  8. Liburu hau oso aspergarria iruditu zait baina, bere momentu interesgarri eta maitasunezkoak euki ditu. Liburu honen gaia: maitasuna da. Liburu hau ez nieke umeei gomendatuko, naguzientzat bai gomendatuko nuke baina, liburua ulertu egin behar da. Liburua ulertzen eta azkar irakurtzen da marrazkien laguntzaz.

    ResponderEliminar
  9. Niri liburua aspergarria iruditu zait. Oso zaila iruditu zait irakurtzeko, letra aldaketa asko zuelako. Zailena kartak dira. Niretzako parte interesgarriena askena izan da, Alexandrek esaten diolako bere familiari berakin bultatzeko, Rasputinen ikerketa laga duelako (hau askeneko kartan mesu baten bidez adierazten da. Liburu hau nagusientzat gomendatuko nioke, hbeto ulertuko dutelako.

    ResponderEliminar
  10. Maitagarrien Belarrak- Sebastian Perez idazlearen eskutik.

    Lehenengo pertsonan idatzita dago,laburbilduz narratzailea orojakilea.1914 eta 1915 urte bitartean Brocelandian (Bretainian) ematen den istorioa da.

    Istorio honetan Rasputinen aginduz ,Alexandr izeneko zientzialari errusiarrak ikerketa botanikoak egitera abiatzen da, Frantziako lurralde miresgarri batera (oihanera).Maitasuna agerian uzten badu ere,misterioz beteriko gertaerak agertzen dira.

    Elementu bezala ostera eskutitzak , ikerketa lanak, eta marrazkiak erabiltzen ditu.Bertan,marrazki ikusgarriak azaltzen dira, koloretan, grafikoak eta eskemak txertatuz .

    8-15 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dagoela pentsatzen dut.

    Liburu hau irakurtzeko erreza izan arren,ez zait gustatu baina ideia ona izan da.


    Iker Elustondo Quiñones 3A

    ResponderEliminar
  11. Liburu hau aspergarria iruditu zait. Batzuetan gauza interesgarriak agertzen dira, adibidez Rasputin eta aleskanderreri gertatzen zaiona.Landareena eta landareen ezaugarriak aspegarriak iruditu zaizkit.
    Liburua nagusientzako da,baina nire ustez umeentzako egokiagoa dela pentsatzen dut.

    Ainara Amilibia 3.A

    ResponderEliminar
  12. Liburu hau interesgarria iruditu zaigu. Eguneroko bat dirudi, eta eskutitzak ere agertzen dira. Kontatzen duen historioa oso polita da, baina batzuetan aspergarria izan da. Marrazkiak asko gustatu zaizkigu. Bukaera arraroa iruditu zaigu.
    Leire eta Lander R

    ResponderEliminar
  13. Istorio hau, landare ikertzaile bati buruz doa, oihanera abiatzen da misio bat betetzeko asmoz. Liburuan zehar gutunak, Rasputini, San Petersburgo jendeari eta emazteari bidaltzen dizkio ondo dagoela adieraziz. Azkenean, Aleksandr, protagonista desagertu egiten da bere emaztea eta alabarekin.

    Ez zaigu liburua asko gustatu, nahiz eta egitura eta ideia ondo egon. Askotan aspergarri xamarra iruditu zaigu.

    Eider Gonzalez, Nerea Sarriugarte eta Alazne Goikoetxea.

    ResponderEliminar