2013-12-10

Gose Jokoak (The Hunger Games)

Suzanne Collins

Alberdania


Panem herrialdeko agintariek urtean behin Gose Jokoak antolatzen dituzte, herri xeheak ahantz ez dezan zer gertatzen zaien matxinatzen diren barrutiei.
74. Gose jokoak dira eta barruti bakoitzak gazteak aukeratzeko zozketa egiten du. 12 barrutian Prim neskatoari tokatuko zaio, baina ahizpa nagusiak, Katnissek, bere lekua hartuko du.

Boterea, estatu kontrola, maitasuna, bizi-irauteak dakartzan ondorioak… gai guzti horiek agertzen dira akzioz betetako liburu honetan.


Irakurri eta pentsatu: ez zaizu damutuko!

1 comentario:

  1. Liburu honen protagonista Katniss da, 16 urteko neska bat, berak kontatzen du istorioa.
    Panem herrialdekoek Gose Jokoak antolatzen zituzten urtean behin, 12 eta 18 urteren arteko sozketa bat egiten zen. 12. barrutian Prim izan zen aukeratua, Katniss-en ahizpa, baina Katnissek ezetz esan eta bera tributu bezala aurkeztu zen. Mutiletatik Peeta Melark izan zen hautatua, herriko mutil bat.
    Gose Jokoak hastean, Katniss eta Peeta maiteminduta zeudela antzeztu behar zuten patrozinadore gehiago izateko.
    Baina denak galdera berdina egiten gara: Jokoetatik kanpo Peeta eta Katniss maiteminduta daude?
    Liburua benetan interesgarria iruditu zait. Amodioa, akzioa, boterea... Luzea izan harren, merezi du, irakurtzen hasi ahala engantxatu egiten zara eta.

    ResponderEliminar