2013-01-29

Deabruaren Letaginak


 

Fernando Morillo

Gaumin, 157 or. edo 127or. noraino irakurtzen duzun!


Bost ipuin dira, bost ipuin erdi beldurrezkoak, misteriotsuak, azkarrak, amaiera jakin nahi izatera bultzatzen zaituztenak…
Errealitatea eta fikzioa norberak mugatu behar ditu ipuin hauetan. Hori bai, seguru lehenengoa osorik irakurriko duzula.

Handik aurrerakoak bakoitzaren denborak, gogoak, jakin-minak baldintzatuko ditu.

 

15 comentarios:

  1. ANNE OLALDE,4DBH:
    Nik irakurri dut liburu hau eta asko disfrutatu izan dut, amaitu arte ezin izan dudalako utzi. Denborarekin asko jolasten du. Mitologia, sexua, beldurra eta Jesukristo izango dira gehien gogoratuko dituzun gaiak, niri behintzat hori gertatu zait.
    DBH3.mailatik gorako nerabeei gomandatuko nieke liburu hau. Hormonak asko alteratzen dituen liburua da. Beraz mesedez, irakur ezazue bakarrik.

    ResponderEliminar
  2. Badakizue badagoela sentipen bat "sin mas" deiturikoa? Ez eta bai-ren artean, ona eta txarra-ren artean eta polita eta itsusia-ren artean dagoena? Ba, liburu honek sentipen hori piztuko dizu.
    Egia da badaudela momentu interesgarri batzuk, baina badaude momentu ez ain interesgarriak ere.
    5 istorio dira nahiko laburrak. Nire ustez, hori izan da akatsa, hau da, istorioak laburrak direnez ez dago pertsonaiak hobeto ezagutzeko astirik, ezta istorioan sakon murgiltzeko astirik.
    Esandakoa: sin mas.
    Nekane Cantero 3.A

    ResponderEliminar
  3. Liburu honek bost istorio kontatzen ditu. Niri, lehen istorioa izan da gehien gustatu zaidana. Horrez gain, liburu honetan matxismoa dago mutila istorioan mutilak protagonistak direlako eta emakumeen papera istorioetan txikia edo mutilen eskuetan dago.

    Maialen Delgado 3A

    ResponderEliminar
  4. Liburu hau 5 zatitan banatuta dago, eta horietako bakoitzean istorio desberdin bat kontatzen da.Hala ere, amankomunean dutena da, denetan deabrua azaltzen dela era betera edo bestera.

    5 zati horietatik gehien gustatu zaidan zatia 3. istorioa izan da, mitologia eta beldurra elkartzen dituelako.

    GALDER HERNANDEZ, 3.B

    ResponderEliminar
  5. Liburu hau 5 zatitan banatzen da, baina nire gehien gustatu zaidana 1.istoria izan da,oso intretenigarria iruditu zaidalako.
    Beste 4 istorioak ez zaizkit hainbat gustatu ez ditudalako oso ondo ulertu.

    Liburu hau gomendatzen dut,mitologia gustatzen zaien pertsonenei.

    Fatima Achahbar 3.B

    ResponderEliminar
  6. Liburu hau, bost ipuinek osatzen dute. Gehien gustatu zaidan ipuina, lehenengoa izan da. Oso ona iruditu zait kamisetetan Marioren marrazkiak itsastearen ideia. Beste guztiak, ez daude txarto, baina pixka bat aspergarriak iruditu zaizkit. Ipuin guztietan norbait hiltzen da. Emakumeen papera ipuinean matxista da, mutilengandik dependentzia handia dutelako. Ondorioz, liburu hau nire adineko edozein gazteri ez nioke gomendatuko, bakarrik deabruak eta izaki mitologikoak gustatzen zaizkionari.

    Iker Marcos, 3B

    ResponderEliminar
  7. Liburu honek 5 istorio kontatze ditu niri lehenengoa, hirugarrena eta bostgarrena gustatu zaizkit. Lehenengoa, oso misteriotsua izan da, Uxuneren anaiak begiradak marrazten ditu eta bakoitzak gauza bat eragiten dizu: tristura, botaka egiteko gogoa... eta beste batek hil egiten zaitu.
    Bigarren eta laugarren kapituluak ez zaizkit gustatu oso aspergarria izan direlako.

    Liburu hau misterioa gustatzen zaion pertsonei gomendatzen diet.

    Itsaso Iriondo 3B.

    ResponderEliminar
  8. Liburu honek 5 istorio ditu, eta gustokoa izan dudana 3. istorioa izan da. Lagun batzuk mendira joaten dira san juan gauean eta gizon batekin topatu ziren. Gizonak istorio bat kontatzen die eta gero hil egiten ditu.

    Lander Elkorobarrutia 3A

    ResponderEliminar
  9. liburu hau 5 zatitan banatuta dago. Lehen istorioa gehien gustatu zaiguna izan da. Istorio hauetan sexua agertzen da. Ez zaigu asko gustatu, bakarrik lehenengo istoria eta hirugarren istorioa gustatzu zaigu.
    Lander Revuelta, Joritz eta Leire

    ResponderEliminar
  10. Liburu honek 5 istorio ditu,bakoitzan mitologia, sexua, sineskerak etab nahasten ditu.
    Niri gehien gustatu zaizkidan istorioak lehenengoa eta hirugarrena izan dira; bietan sexua aipatzen da, bildurra...
    Ez da izan gustura irakurri dudan ipuin bat, apur bat arraroa izan da,baina idatzitako gaiak interesgarriak iruditu zaizkit. Nire ustez istorioak luzeagoak izan balira hobeto irakurriko litzateke liburua.

    JEANNE MENDOZA, 3A.

    ResponderEliminar
  11. Denak 3.pertsonan idatzita daude.Kapituluka egitaratuta dago.Iraupen osoa du,hortaz narrazio lineala da.Espazio aldiz irreala,baina errealen murgiltzen zaitu.

    Ipuina 5 istorio ezberdinez osatuta dago,deabrua,bere itzala edo maltxurkeria beti presente.
    Gai guztiak berdinak izan ez direnez gustokoa izan dut. Liburu guztietan egin bezala,liburuko orriak pasatzen hasia nintzean misterioa, sexua,ipuin gorapilatsuak,ustekabeko amaierak eta bestaloak nagusi zirela antzeman nituen. Istorioak motzak direnez,ezin izan naiz atal batean murgildu,baina beste istorio ugari bizitzeko aukera eman dit. Berehala irakurtzen dena liburu polit,motz eta interegarria da.

    IKER ELUSTONDO QUIÑONES,3A

    ResponderEliminar
  12. Liburu hau besteek ezandakoa eta guk espero genuana baino hobeago izan da, baina ez da izan oso dibertigarria, ez zaigu iruditzen oso gomendagarria, baina liburu hauek baten bat gustoko izan ahal ditu. 5 istorio ezberdinetan banatuta dago: lehenengoa---> 1go pertsonan
    bigarrena-------> 3.pertsonan hirugarrena--------------> 3.pertsonan laugarrena-----------------> 1.pertsonan bostgarrena-----------------> 1.pertsonan
    Narrazio lineala da. Gure iritziz liburua hau nahiko aspergarria izan da irakurtzeko. Izenburua ez zaigu irudito oso egokia, deabruak ez daukalako zer ikusirik historioekin. Historio batzuek sinezezinak iruditu zaizkigu, ume txikientzat agan bai.

    Ainhoa Horrillo, Itsaso Gorostegui eta Jon Gómez 3.A

    ResponderEliminar
  13. Gure ustez, liburu hau pentsatzen genuen baino hobeto egon da.
    Liburu honek 5 istorio ditu gure gustokoenak lehena (edozein bizitzatan gertatu ahal delako, nahiz eta begiraden asuntoa ageri, sexua gehin bat nagusitzen da), eta hirugarrena ( mitologiari buruz doa, oso interesgarria da eta identifikatzeko aukera eman digu). Gomendagarria da gure adineko gazteentzat, istorio aspergarriak baita ere baditu esate baterako bigarrena eta laugarrena, bost garrena nahiko ondo egon da.Gainera, liburua azkar irakurtzen eta hori ezkertzen da.

    ALAZNE GOIKOETXEA eta EDER GONZALEZ 3.A

    ResponderEliminar
  14. liburu honek 5 historio kontatzen ditu. nire ustez ez zait asko gustatu, baina 2 ixtoria asko gustatu zizkit bigarrena eta laugarrena. liburua mitologia , sexua eta beste gauzak aipatzen ditu.
    liburu hau nahiko aspergarria da eta ez zait asko gustatu ez nuke gomendatuko , baina espero nuen baino hobeagoa da .


    AINARA AMILIBIA 3.A

    ResponderEliminar
  15. liburu honek 5 historio kontatzen ditu. nire ustez ez zait asko gustatu, baina 2 ixtoria asko gustatu zizkit bigarrena eta laugarrena. liburua mitologia , sexua eta beste gauzak aipatzen ditu.
    liburu hau nahiko aspergarria da eta ez zait asko gustatu ez nuke gomendatuko , baina espero nuen baino hobeagoa da .


    AINARA AMILIBIA 3.A

    ResponderEliminar