Janne Teller
Alberdania, 2012
Eskolako lehen egunean hauxe esaten die
Pierre Anthonek ikaskideei: “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz,
ez du merezi ezer egitea”. Eskola utzi eta aranondo batean gora igota oihuka
hasten da ikasi duena aldarrikatzen. Hala ere, bere lagunek erakutsi nahi diote
bizitzan badirela gauza garrantzitsuak, eta beraientzat garrantzi handia duten
gauzak pilatzen hasten dira zerrategi abandonatu batean.
2000. urtean Danimarkan Ezer ez argitaratu
zenean, eztabaida ugari sortu zen hango gizartean, planteatzen dituen galdera
moralak direla eta. Zer da garrantzitsua? Ezer ez bada, zertarako ikasi,
zertarako egin ezer? Zerk egiten du garrantzitsua izatea?
Debekatua izan zen hasieran. Hala ere, gaur egun nahitaezko irakurketa da hango eskoletan. Norvegian, Frantzian eta Alemanian ere antzeko bidea egin du.
Ez nuen liburu osoa irakurri, baina irakurri nuena gustatu zitzaidan. Nahiko konplikatua egin zitzaidan hasiera ulertzeko baina berriz irakurri nuen eta azkenean ulertu nuen.
ResponderEliminarLiburu honekin ulertu dut bizitzan gauzak aprobetxatu behar direla. Orokorrean liburu ona da.
Liburu hau zaila egin zaigu ulertzea,oso psikologikoa delako. Liburuaren hasieran, kokatzea zaila da,asko pentsatu behar delako.
ResponderEliminarLiburu hau irakurri ondoren, bizitzan dauden garrantzizko gauzei buruz bueltaka ibili gara, eta gure ondorioak hauek dira: bizitzan, benetan garrantzia duena ezin da saldu, bestela garrantzia galtzen du.
Itsaso eta Ainhoa
Guri liburua asko gustatu zaigu, hainbat gauza ikasi ditugulako. Asko harri gintuen Antton zuhaitzaren gainean honelako gauzak esan dituenean:
ResponderEliminar“Ezerk ez du axola, dena hasten da gero bukatzeko. Jaio zineten egunean hasi zineten hiltzen. Eta halaxe da gauza guztiekin.” “Lurrak lau mila seiehun urte ditu, baina zuek nekez iritsiko zarete ehunera.”
Liburu hau gure adineko neska-mutilei gomendatuko genieke, oso entretenigarria delako.
Fiamma eta Unai
Liburu hau irakurtzea asko gustatu zait. Erraz irakurtzen da; hala ere, momentu batzuetan zaila iruditu zait ulertzeko. Oso liburu psikologikoa da, bizitzan garrantzizkoak ditugun gauzei buruz pentsatzea egiten digulako, normalean, materialak ez direnak. Pierre Anthonek esaten dituen esaldiak asko txokatu naute, adibidez: “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea”. Pierreren iritzi hori aldatzeko, bere lagunek beraientzat garrantzi handia duten gauzak pilatzen hasten dira zerrategi abandonatu batean. Azkenean, istorioa zoroa bihurtzen da.
ResponderEliminarLiburua 16 urtetik gorako jendeari gomendatzen diot, gazteagoentzat nahiko gogorra izango delako. Era berean, liburu honek polemika handia sortu zuen eta debekatua izan zen hasieran Europako hainbat tokitan.
MAIALEN AGIRRE. 4A
Liburu honek jorratzen duen gaia nahiko arraroa iruditu zait eta ulertzeko nahiko arazo ekarri dizkit, baina horrela ere ez zait txarra iruditu. Buruari nahiko buelta eman dizkiot idazleak bidali nahi zuen mezua neureganatzeko .Hasieran nahiko galduta aurkitu nintzen zaila zelako liburuan kokatzea, baina kapituluak pasatu ala istorioak murgildu egiten zaitu eta liburuan zaudela dirudi. Pertsonai asko agertzen dira eta izen oso arraroekin, bakoitzari gertatzen zaiona akordatzeko zaia izan zen . Niretzako liburu filosofiko honen zatirik onena amaiera, ez nuen espero. Asko pentsatu nuen garrantziaz liburua amaitu nuenean eta nire bizitzan zerk duen garrantzia. Liburu hau 15 uret baino nagusientzat gomendatzen dut, hobeto ulertuko dutelako.
ResponderEliminarHasteko, liburu hau denda batean ikusiko banu, ez nuke inondik inora erosiko portada oso zatarra delako. Behin irakurrita, konturatu naiz istorioa nahiko interesgarria dela, eta ez dudala irakurriko liburu hau bezalakoa den libururik. Dena dela, ez zait asko gustatu. Idazlearen idazteko modua ez da oso erakargarria, eta askotan aspertu egin nahiz irakurtzen negoen bitartean.
ResponderEliminarGai nagusia orijinala da, baina ez dut liburua gomendatzen aspergarriegia delako.